martes, 28 de mayo de 2019

e-Paperzorroa

Bueno, bueno, bueno.... Badirudi kurtsoa bukatzen doala eta blog honen amaiera hurbiltzen ari dela! Ba ondo bukatzeko azken sarrera bat egingo dut aurreko lan eta ariketa guztiak aipatuz. Horrela, aurkibide moduko bat utziko dut irakurle berriak blog-aren eduki guztiak ondo antolatuak izan dezaten, hasierako sarrerak blog-aren atzeko aldean gelditzen baitira, azkeneko sarrerak aurreko aldean gelditzen diren bitartean. Gainera, kurtsoan zehar ikasitako edukiak birpasatzeko eta haien artean nolabaiteko koherentzia emateko aukera oso ona iruditzen zait. Goazen!

Irakasgai honetan lehen ikasi genuen gauza, performance bat zer zen eta nola egin izan zen. Hori ikasteko Esther Ferrer-en bideo batez baliatu ginen. Honek azaldu zigun zer zen performance bat eta mota desberdinak daudela. Esther-ek esan zigun performance bat zela, izaera abangoardista duen ikuskizuna, non elementu desberdinen elementuak elkartzen dira, hala nola, musika, dantza, antzerkia eta arte plastikoak. Modu horretan edukiak lantzeko beste era bat ikasi dugu, etorkizuneko irakasleak bezala praktikan jartzeko.

Geroago, Ivan Illich-en hiru testu irakurri genituen eta testu bakoitzeko hainbat galdera erantzun genituen. Irakurritako lehen kapitulua "La Crítica de las Herramientas" deiturikoa da, hezkuntza sistemari kritika sakon bat egiten diona, esanez, eskolak desberdintasun sozialak sustatzen dituela gutxiengo boteretsu eta aberats baten menpe dagoelako, eta hauek "erraminta" bezala erabiltzen duela eskola edota hezkuntza haien intereserako. 

Ivan Illich-en ideiei buruz landu genuen bigarren testua "El Ritual de Progreso" izan zen, zeinak kapitalismoaren aurkako jarrera bat hartzen du. Honetan dio hezkuntza negozio batean bihurtu dela eta ikasleen merkantilizazioa gertatzen dela gizarte kapitalista nahi duen bezala erabiltzeko.


Illich-en landutako azken testua "La Convivencialidad" deiturikoa izan zen, non Illich-ek berriz hezkuntzari buruz aritzen da eta non lehen aldiz bere pentsaeran oso garrantzitsua den kontzpetu bat agertzen da: deseskolarizazioa. Artikulu honetan teknologiaren aurka berriro egiten du eta ez du ikusten bizikidetzaren eskutik. Esaten du eskolan bizikidetza ez dagoela norbaitek bere burua zapalduta ikusten badu, eta hori dela eskolan gertatzen dena: ikasleak haien buruak zapalduak ikusten dituzte menpekotasun bat sortuz. Horregatik, desekolarizatzearen alde egiten du beste hezkuntza motak bilatuz, industria gabeko gizarte batean bizitzen ez dakigulako.

Eskolaz kanpoko beste hezkuntza mota baten eta eskola normalean dagoen zorroztasunaren arteko desberdinasunak ikusteko bi gai desberdin ikusi ditugu: Homeschooling-a eta Zehaztapen Mailak. Homeschooling-aren bitartez ikusi dugu beste hezkuntza mota bat, haren onurekin eta gabeziekin, non hezkuntza askoz libreagoa eta autonomoagoa zen. Bestalde, Zehaztapen Mailekin, eskolan jarraitu behar den programa orokor bat ikusi dugu, zeinak kurtsoaren arabera aldatzen zen.

Eskolatik oraindik atera gabe, Illich-ek kritikatzen duen eskolaren kurrikuluma ere landu dugu, non kurrikulum mota desberdinak ikusi ditugu (kurrikulum ezkutua, kurrikulum ausentea...), baina guk atentzio gehien jarri dugun kurrikulum mota, kurrikulum ezkutua bisuala izan da. Klasean esan genuen bezala, kurrikulum ezkutua inkonszienteki barneratzen dugun informazioa da. Horretarako gure fakultate barruan ariketa bat egin genuen hori lantzeko (blog-ean azalduta).

Horrekin zerikusia zuen poster bat egin genuen taldetan (Jokin Totorika, Eli Pérez eta Beñat Rodríguez ziren nire taldekideak), non gorputzaren normalizazioa gizartean isladatu behar genuen. Blog-ean aipatu dudan bezala gure ideia zen, ez soilik eskolak, baizik eta Estatuak,  komunikabideak, sare-sozialak... haien intereseko hainbat balore edota ideia (estereotipoak, genero desberdintasunak, eskola hezkuntzako instituzio bakarra bezala...) transmititzen dizkigute eta guk inkonszienteki barneratzen ditugunak.

Ideia horien barne dauden estereotipoekin jarraitzeko, hainbat ariketa egin ditugu kurtsoan zehar, baina niretzat nabarmenenak izan direnak Tomboy pelikula eta Examined Life bideo izan dira. Tomboy pelikularen bitartez ikusi genuen eskolaren bidez, ikasleek barneratzen dituzten estereotipoak dira (genero desberdintasunekoak bereziki) eta nola haiei jarraituz jokatzen dute. Examined Life bideoarekin ere gizartean barneratuak dauden estereotipoei buruz ere aritzen dira Sunaura-k eta Judith-ek. Honetan ezgaitasunak dituzten pertsonetaz aritzen dira bereziki, esanez, denek ibiltzen dugula.

Etorkizuneko irakasleak bezala, hori ekiditeko zenbait gauza ikasi ditugu, gero gure ikasleekin proban jartzeko. Adibidez, konpetentziak zer diren eta nola erabili pixka bat ikasi dugu, baita zer da performance bat eta nola egin bat. Azken hau Esther Ferrer-en eskutik ikasi genuen, e-Paperzorroaren hasieran aipatuta. Konpetentziak ondo ulertzeko bi adituen hainbat bideo ikusi genituen: Sacristán eta Jose Moya. Hauek zenbait ideia konpartitzen zituzten eta beste batzuk ez, baina bien azalpenak baliagarriak izan dira guk konpetentzien inguruan ikuspuntu desberdinetatik ulertzeko.

Azkenik, kurtsoan zehar landutakoa praktikan jartzeko, irteera bat egin genuen baliabide batera. Gure taldea Gorbeiako Parketxera joatea erabaki genuen, ikusi nahi genuelako gaur egungo umeek zuten naturarekiko kontaktua. Horretarako Ariz-ko ikastolaren 5.mailako ikasleekin joan ginen ariketa desberdinak egitera eta umeengan ikasteko. 

Hona iritsi ondoren, gazi-gozo zaporea gelditzen zait. Oso ondo pasatu dut egindako ariketak eta ekintzak aurkezten zuek irakur dezazuen, baina zoritxarrez hau agur bat da. Bai espero dudana da, zuek ni bezain ondo pasatu izana da eta nik bezainbeste ikasi izana. Laster arte! 


jueves, 2 de mayo de 2019

Konpetentziak

Klase honetan Moya eta Sacristán adituen pare bat bideo ikusi ditugu, eta aurreko hainbat ariketetan egin dugun bezala, haiei buruzko zenbait galdera erantzun ditugu ondoren:

1. Zein da Sacristán-en iritzia konpetentzien inguruan?
Hauen kontra ez dagoela dio, mundua konpetentea izatea nahi duelako, baina konpetentziak irakasleei egokituak ez daudela esaten du. Modu horretan, irakasleak ez dutenez konpetentzien bidez inoiz irakatsi, metodo honek porrot egingo du eta porrota ikusi arte energia etae denbora asko galduko da. Hori bai, konpetentzien gustuko duen gauza bat da, ikasketetarako eraginkorrak direla.
Konpetentziak etorkizunari begira egiten dituztela dio, baina berari oraingo hezkuntza interesatzen zio modu horretan etorkizun hobea sortzeko, eta ez zuzenean etorkizunean enfokatuz.

2. Zer da Jose Moyaren iritziz konpetentzia bat?
Jose Moyak hau dio: "La forma en la que una persona moviliza todos sus recursos para dar respuesta a una situación determinada. Una persona no es más lista por saber más, sino que por saber utilizar sus recursos para llevar a cabo una tarea en un contexto determinado".

3. Moya eta Sacristán-en iritziz konpetentzia bat eskolan bakarrik eskura daiteke?
Ez. Badaude kanpoan barruan ikasi egin diren gauzak eta barruan kanpoan ikasi egin diren bezte zenbait. "La escuela es una cuesta para todos por igual, pero no igual para todos". Eskolatik kanpo desberdintasun gehiago daude ahalmen gutxiago dituztenentzat. "Fuera de la escuela se está a merced de las fuerzas puedientes"

4. Moyaren iritziz kurrikulum erreala hobetu dezakete konpetentziek?
Bai, baina hauxe esaten zuen: "Las competencias son capacidades que se pueden adquirir, pero es indispensable crear tareas para que utilicen todos los recursos y así mejorar el currículum real".

lunes, 15 de abril de 2019

Homeschooling

Gaurko klasean "Homeschooling"-ari buruz aritu gara haren onurak eta galerak edo gabeziak aztertuz:

- Onurak:

  • Hezkuntza-sistematik kanpo dagoen beste hezkuntza mota da.
  • Seme-alabekin denbora gehiago egotea uzten du, baita zure balio propiak haiei transmititzeko aukera.
  • Testu liburuak ez dira beharrezkoak.
  • Ahultasunak hobetzeko eta trebeziak indartzeko aukera ematen du.
  • Irakasle-ikasle harremana konfiantza gehiago du.
  • Ikastearekiko interesa handiago da.
  • Autosufizientzia gehiago dago.
  • Presio gutxiago dago.
- Gabeziak: 
  • Hezkuntzarako baliabide gutxiago ditu.
  • Titulo akademikorik ezin lortu.
  • Berdinen arteko harreman falta ematen da.
  • Gabezi sozialak sortzen dira.
  • Talde-lan falta ematen da, elkarbizitza gutxiago landuz.
  • Hutsune legala.
Homeschooling-aren zenbait ezaugarri ikusi ondoren, esan dezakegu gabezi handiak dituela, nire ustez, eskolan ematen den berdinen arteko elkarbizitza ezinbestekoa dela umearen garapenerako. Egia da hainbat onura garrantzitsu dituela eskolan ematen ez direnak, hala nola, testuliburuen desagerpena edota ikasle-irakasle harreman hobea. Baina hori da eskolan aldatu behar dena, hau da, ez dira behar testuliburuak ikasleak hobe ikasteko edo ikasleak garapenerako behar duten autosufizientzia debekatzea. Irakasleak gidari papera jokatu behar du, ikasleekiko jarrera estuago bat finkatuz eta ikasle bakoitzak behar duena eskuraraziz. Horrela ere, ikasleen interesa nabarmen handituko luke.

jueves, 4 de abril de 2019

Posterra



Didaktika orokorrean egindako azken proiektua poster bat egitea da. Poster horretan isladatu behar genuen gorputzaren normalizazioa gure gizartean. Proiektu hau egiteko pare bat aste eman dugu klasean posterra egiten.

Gure taldea lau partaidez osatuta dago: Beñat Rodríguez, Eli Pérez, Jokin Totorika eta ni. Hasieran bi ideien artean eztabaidatu genuen. Hasieran genuen ideia zen: gurpildun aulki bat jarri eta pertsona batek horretan lotuta kateekin. Baina pertsonak altxatzen zegoen kateak apurtuz. Horrela, Sunaura Taylor eta Judith Butler.en bideoari nolabaiteko erreferentzia egin nahi genuen, denak berdinak garela adierazteko helburuarekin.

Azkenean, beste ideia aukeratu genuen, non pertsona bat marraztu genuen bere garuna kanpoaldean utziz. Pertsonaren goialdean bi esku handi daude eta haietaz zenbait hari ateratzen dira eta pertsonaren garunarekin konektatzen dira. Hari horiek hitzez eginak daude (genero desberdinasunak, eskola hezkuntza instituzio bakarra, indibidualtasuna...) eta eskuetan ere hainbat hitz daude (eskola, komunikabideak...). Pertsonaren alboan, zuhaitz bat dago eta zuhaitz horretaz zenbait hosto erortzen dira hitzez beteak (genero berdintasuna, askatasuna, irudimena...).

Irudikatu nahi duguna da, nolabait gizartearekiko kritika orokor bat da, non Estatuak nahi dituen ideak eta baloreak barneratzen ditugu inkonszienteki. Gehien ikusten den instituzioan eskolan da, non ikasleak hainbat ideia barneratzen dituzte edukien bidez baita kurrikulum ezkutuaren bidez. Gainera, barneratutako ideia horiek aztarna uzten dute eta heldu adinean ere adierazten dira, sortzen horrela gizarte desorekatu bat.

Alboko zuhaitzarekin irudikatu nahi duguna da nolabaiteko eskola perfektua, Illich-en zenbait ideia jarraituz. Ez gara deseskolarizatzearen muturrera iristen, baina ez dugu ikusten eskola hezkuntza baliabide bakarra bezala. Gainera, gure ustez, hostoetan agertzen diren hitzak eskolan beharrezkoak diren edo landu behar diren zenbait ideia dira. Horrela, ikaslearen garapen handiago bat lortuz.





jueves, 28 de marzo de 2019

Zehaztapen mailak

Ander Diaz de Mendivil-ekin egindako ariketa denez, ariketa berbera dugu, beraz, berdin du haren blogean edo nirean ariketa hau irakurtzea. 

Dokumentua(1.maila): OCDA, Heziberri
Definizioa(1.maila): Oinarrizko curriculum diseinua, gobernutik inposatzen den dokumentua ikastetxeak jarraitu behar dituena. Zer nola noiz zertarako ikasi eta ebaluatu jasotzen du curriculumak.
Izaera: Derrigorrezkoa, arduraduna gobernua. Baldintzaileak
Osagarriak: . Zer nola noiz zertarako ikasi eta ebaluatu
Adibidea: Non bilatu? Eusko Jaurlaritzan.





MAILAK

Ezaugarriak

1. MAILA
    
2. MAILA


3. MAILA
Dokumentua
Hezi Berri, OCD OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA, DEKRETUA.
ICP/IKP (ikastetxearen curriculum proiektua), curriculum proiektua. Proyecto curri
Gelako programazioa
Definizioa
Curriculuma: Jarraibidea da curriculuma.Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da. Dokumentua da.
ICP:  proyecto curricular de Centro (PCC) un conjunto de actuaciones articuladas entre sí y compartidas por el equipo docente de un centro educativo, mediante las cuales se concretan y se desarrollan las intenciones y prescripciones generales contenidas en los decretos de enseñanza para las distintas etapas educativas, según la normativa vigente en cada país. Derrigortasuna, estrategia, PREZI
Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorretako Unitate Didaktikoen multzoa, hauek ordenatuta eta sekuentzializatuta azaltzen direlarik.
Izaera
Normatiboa, arau bat da.
HAUTAZKOA
Didaktiko-antolatzailea.
Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea.  
Arduraduna
Egilea
Gobernuak, EAEan Eusko Jaurlaritzak
Ikastetxea, zuzendari, ikasketa burua. Batzordea, familia, batzorde pedagogikoa.
Irakasle taldea.
Ziklo edo maila jakin bateko irakasleak.
Baldintzatzaileak
LOMCEkoari
Heziberri 2020

  • Ikasgelako programazioa
  • Gizabanakoen ezagutza
Osagarriak
Edukiak, metodo, ebaluazioa, konpetentziak….
Garapena, edukiak, metodoa, ebaluazioa
  • Zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak.
  • Ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa eta banaketa.
  • Ikaskuntzaren denboralizazioa.
  • Ebaluazio jarduerak.
  • Erabili behar den didaktikazio materialen antolaketa.
Adibidea
Eusko jaurlaritzaren linka hartu.http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-hezi2020/eu/
Salburua ikastetxea, dokumentua eskuratu.

jueves, 21 de marzo de 2019

Kurrikuluma

Gaurko klasean kurrikulumari buruz aritu gara klasean. Hasieran teoria gutxi bat eman dugu eta gero ariketa bat egin dugu. Irakasleak eskatu digu gure fakultatean kurrikulum izktuari buruzko edozeri argazkiak ateratzea.

Lehenik eta behin, zer da kurrikuluma? Pertsona batek ikasten duen guztia. Aintzindaria Jackson izango litzateke, baina guk gehien landu dugun pertsona Ivan Illich izan da. Kurrikulum-a ez du soilik irakasleekin zerikusia. Badaude kurrikulum mota desberdinak ere: kurrikulum ezkutua (bisuala, hitzezkoa eta idatzia) eta kurrikulum ausentea.

Kurrikulum ezkutua: inkonszienteki barneratzen ditugun baloreak... Inkonszienteki ikasten duguna.
Kurrikulum ausentea: Ikasten duguna nahiz eta ez egon (adib.: Zientzietan, zientzialariak ikastean, gizonen izenak soilik ematen dizkigute. Beraz, emakumeak agertzen ez direnez, zientzia gizonentzat dela barneratzen edota ikasten dugu).

Orain hemen utziko dizkizuet fakultatean zehar ikusitako zenbait argazki:















Argazki honetan dagoen testuaren bitartez tolerantzia, errespetua eta aniztasuna bultzatzen da, bai unibertsitatea den instituzioaren aldetik, baita hau osatzen duten pertsonen(ikasleak, irakasleak eta beste hainbat langile) aldetik ere.






















Argazki honetan berriz, irudiek neskak haien janzkerarengatik eta elbarrituak haien arazo larriagatik diskriminatzen ditu eta mutilei nahi duten bezala janzteko eskubidea kentzen die. Horregatik, argazki honek aurreko argazkiak ikusitako unibertsitatearen baloreak zapuzten ditu.





Irudi honetan unibertsitateko ikasle eta irakasleen egutegia ikusi dezakegu, autoritarismoz betea dagoena. Unibertsitateak agintzen die ikasle eta irakasleei noiz joan, noiz egin azterketak, noiz egin lanak eta noiz izan aisialdirako denbora hauetako bati ere ez galdetu gabe.



Irudi honetan ekosistema zaintzeko hainbat arau agertzen dira, horrela jendea informatzeko ingurumena zaindu dezan. Honekin, bizikidetasuna sendotu eta iraukortu egin nahi da.



Argazki honek kultura atzerritar bateko irudiak erakusten ditu eta hor edukitzeak atzerritarrekiko tolerantzia, errespetua eta onarpena erakusten du. Gainera, haien kultura eta ohituretatik zertxobait ikasteko aukera ere ematen dute.





Argazki honetan dagoen pilen zakarrontziaren bidez jendeari "ingurumena zaindu behar da" mezua bidaltzen diote. Birziklatu behar dela eta mundua ez badugula zaintzen suntsitu egingo dugula interpretatzen dut nik. Berrerabilpenaren ideia bultzatzen du.


Azkenik, argazki honetan biolentziaren aurkako mezua bidaltzen da jendearen argazkien bidez. Honek unibertsitatea eta honen barruko jendea errepresentatzen du, batez ere unibertsitatean egonda gauzak hitz eginez eta biolentziarik gabe konpondu daitezkela dio.

Hemen hartutako argazkiak Ander Diaz de Mendivil blogetik hartuta daude egiten duen hausnarketa oso interesgarria iruditzen zaidalako. (https://anderdiazdemendivilblog.blogspot.com/2019/05/curriculum-ezkutua.html)

jueves, 14 de marzo de 2019

"La Convivencialidad"

Gaurko klasean, Illich-en azken testua irakurri dugu eta aurrekoekin bezala hainbat galdera erantzun ditugu. Testu hau "La Convivencialidad" deitzen da eta hauek dira landutako galderak:

1. Zein da Illich-entzat zeremonia mito-poetikoen ondorioa? Zer proposatzen du alternatiba bezala?
Irudimen soziala paralizatzen du eta ez dugu pentsatzen industirarik gabeko gizarte batean bizitzea. Adibidez, eskolaren zeremonia mito-poetikoa da: beste ikaskuntza mota izateko askatasuna eskatu, baina eskola da hezteko modu bakarra eta eskolaz kanpo ez dago hezteko modurik. Beste adibidea bat medikuntzan ikusi dezakegu, non nahiz eta gaixotasuna nola tratatu jakin, madikuarenera joan behar gara.
Proposatzen den alternatiba da irudimen sortzailea/soziala, baina alternatiba honek alde positiboak eta negtiboak ditu:
- Alde positiboak: Komunitatean ikastea, hauek edukiak erabakiz eta ez Estatuak.
- Alde negatiboak: Edukiak Estatuak erabakitzean nolabaiteko ordena mantentzen du.

2. Zer da Illich.entzat "bizikidetasun" printzipioa? (convivencialidad)
Indibiduoaren, honen instrumentuen eta gizartearen artean harremanak sortzeko bide ez menderatzaileak imaginatzeko aukera.
Adibidez, eskolan ez dago, menpekotasuna baitago non ikasleak zapalduak gara. Illich-ek dio bizikidetza egoteko berdintasuna egon behar dela eta eskoletan gauza asko daude ikaslearen gainetik, beraz, ez dago bizikidetzarik.
Zapalduta ikusten dugunean geure burua ez da konbibentzia.

3. Illich-ek bi harreman mota irudikatzen ditu bere ingurugiroarekin. Zeintzuk? Zertan oinarritzen da bakoitza?
Harreman mota horiek autonomoa eta heteronomoa dira.
Autonomoa (autogobierno): erabileraren balioa sortzea du helburu (adib.: bakarrik ibiltzeko aukera edo bakarrik ikasteko)
Heteronomoa (egitura bertikalak): trukearen balioa sortzea du helburu (adib.: ibiltzeko aukera dugu, baina kotxea erabiltzen dugu supermerkatua eta lanbidea oso urrun daudelako)

4. "Bizikidetasun gizarteak" (sociedad convivencial) ekoizpen heteronomo guztia ezabatu beharko luke? Nolako itzulpena izango luke honek hezkuntzan?
Ez da guztiz ezabatu behar. Lehenago sortu behar dugu autonomoa eta heteronomoa eta hauen arteko sinergia (konbibentzialitatea sustatuz)

5. Illich-ek esaten du ekoizpenaren modu heteronomoaren suntsitzeak, bi neurri aurrera eramatea eskatzen dituela? Zeintzuk dira horiek?
Instituzio industrialei mugak jartzea (eskolari mugak jartzea adibidez), eta autonomiaren mesedean egiten duten balioak.

6. Zertan datza "bizikidetasun gizarte" hori suntsitzeko neurri bakoitza?
Teknologiaren kontrol soziala egotea.

7. Zer da deseskolaratzeak?
1. Eskolak sortu dituen gizarte irudimenaren inertziekin apurtzea.
2. Hezkuntza instituzio berriak sortzea: Eskolei alternatibak topatzea.
3. Puskatzea instituzioekin ekarriko lukeela erabaki politikoa bat hartzea.

8. Zein da Illich-en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua?
Kaos totala. Instituzioarekin puxkatzea erabaki politiko bat hartzeko zirkunstantziak ekarriko lituzke (benetan behar dugu teknologia?).

martes, 12 de marzo de 2019

Gorbeiako Parketxera bisita

Gaurko egunean Gorbeiara joan gara Moonwalkers taldea. Hasieran, parketxera joan gara Arratian kokatuta, eta gero, Gorbeiara igo gara hainbat ariketa egiteko. Ariz-ko ikastolarekin joan gara eta parketxean bitan banatu dira, ariketak hobe egiteko. Hori ikusita guk ere bitan banatu gara eta Beñat eta Jokin talde batekin joan dira eta Eli eta biok beste taldearekin, bikote bakoitzak argazkiak eta informazioa hartzeko.
Parketxean azalpen orokor bat eman dute Gorbeia mendiari buruz, hango landaredia eta fauna aurkeztuz. Azalpen guztiak oso era dinamikoetan egin dituzte bertako monitoreek. Baliabide audio-bisualetaz baita jokuetaz baliatu dira ikasleen arreta deitzeko eta azalpenak hobeak egiteko.
Parketxeko azalpen eta joku guztiak bukatzean Gorbeia mendira igo gara umeekin gynkana bat egitera. Ariketa honen bidez, ikasleek naturarekin kontaktu handian egon dira eta basoaren inguruan parketxean emandako azalpenak, pertsonalki ikusi ahal izan dute.
Ikusi dugun ariketa hau lagungarria izan da guretzat etorkizuneko irakasleak bezala, ikusi baitugu nolako irteerak eta ariketak burutu ditzazkegu.

jueves, 28 de febrero de 2019

Examined life

Gaurko klasean Sunaura Taylor-en eta Judith Butler-en bideo bat ikusi dugu. Ondoren, hainbat galdera landu ditugu ikusitako bideoari buruz. Hona hemen galderak:

1. Zer esan nahi du Sunaura Taylor-entzat "elkarrekin ibiltzea"?
Ibiltzea aurrera egitea da. Ibiltzea ez da soilik bi oinekin egitea, baizik eta ibiltzeko era desberdinak daudela.

2. Impairment (hondatze, asaldura) eta dissability (ezgaitasuna). Zer esan nahi dute bakoitzak berarentzat?
Ezgaitasuna (dissability) gu gizarte bezala sortzen dugun zerbait da.
Asaldura (impairment) zerbait konkretua edota biologikoa da (gaixotasun bat).

3. Nola kontzeptualizatzen da Sunaurak zaintzaren papera?
Interdependienteak gara (ez dependienteak, ez independienteak). Zaintza gizakiak dituen betebehar basikoak asetzeko eman behar den laguntza da Taylor-entzat.

4. Nola egiten dute bat generoa eta "ezgaitasuna" Butler-en iritziz?
Galdera bat: Gure gorputzak zer egin nahi du? Gizonezko moduan eta emakume moduan mugitzeko patroiak ezarrita daude.

Nire iritziz, gizartea gizonezko, emakumezko, desgaitasunen... portaerak ezartzen ditu haien interesentzako. Ezartzen gaituzten portaera edota aurreiritzi horiek askotan ez dute zentzurik eta askok ez dira egia, baina gizarteak gu barneratzeaz arduratzen da gu hobe kontrolatzeko.

viernes, 22 de febrero de 2019

"El ritual del progreso"

Gaurko klasean era Ivan Illich-en kapitulu bat irakurri dugu, hezkuntza eta teknologiei buruz aritzen dena. Ondoren, hainbat galdera erantzun ditugu. Hona hemen galderak:

1- Zer esaten du Illich-ek aurrerapen teknologikoen inguruan, hauek maila bat gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokionez?
Autore honek dio teknologia ez dela aurrerapausoaren sinonimoa. Zenbait arlotan erabiltzen dituzte gizartearen onura ekonomikoetarako eta ez arlo horien garapenerako. Adibidez, eskolari dagokionez ez dute hezkuntzaren garapena bilatzen, baizik eta onura ekonomikoak, eta, modu horretan, ezjakintasuna eta desberdintasunak sustatzen ditu.


2- Zergatik sustatzen da zenbait teknologien hedakuntza nahiz eta beraien ondorio kaltegarriak nabariak izan? Honen adibiderik jarriko zenuke hezkuntzaren arloan?
Mitoak edota mitopoetikoak erabiltzen dituzte, hau da, teknologien benetako finak edo metak izkutatzen dituzte, onuragarriak diren gauzak soilik azalduz, horrela eroslea eros dezan. Eskolan ikus dezakegun adibide bat arbela digitala izan daiteke. Soilik onuragarriak diren gauzak aipatzen dira, hala nola, aurkezpenak edo klasea emateko hobea dela baliabide gehiago baitu (power point, bideoak...), baina ez dute aipatzen suposatuko duen energia gastua edo zer zailtasun edo arazo izan lezake etorkizunean... Ekintza guzti horiei erritualak deitzen dio Illick-ek.

3- Eskolaren izaera “kontraproduktiboa” ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Illich-ek dio eskolaren ideia bat dela: "El alumno debe desaprender a aprenderlo todo de la cotidianeidad". Illich-ek ere hitz egiten du eskolak transmititzen duen kurrikulum ezkutuaz. Horrela, esaten du eskola instituzio bat dela eta honen arabera, eskola dela ikasteko espazio bakarra. Horrela, eskolak, eskolatik kanpo gure kabuz ikasten ditugun gauzak desikastera eta eskolak esaten diguna ikastera behartzen gaitu. Illich-ek egoera horren kontra agertzen da.

4- Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Eskolak egiten duena da ikasleak merkantzian bihurtu, horrela, instituzioak merkantzi hori libreki maneiatu dezake.

5- Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zer zentzutan gertatzen ari da hau?
Eskolak kontsumitzera behartzen gaitu desiren naturaltasuna ezabatuz. Modu horretan, desirak beharretan bihurtu dira.

6- Ilich-en aburuz, zein da Kapitalismoaren “mantra” (errepikapena) aurrerapenen harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
Kapitalismoa eskolarazten da eta etengabe bukatzen ez den kontsumo bat da. Sinistarazten digute berria dena beti hobea dela eta horrengan ilusio bat sortarazten digute. Horrela, guk produktu horrengan nolabaiteko beharra soratarazten dute, beharrezkoak ez direnean.

7- Teknologien izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Ilichek aipatzen duen “teknologien agindua”-n (imperativo tecnológico) izango luke bere oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu honek? Nola lotuko zenuke gizartearen deseskolatzearen aldarrikapenarekin? 
Kontzeptu honek esan nahi du, zerbati teknologikoki egin badaiteke, egingo dugula.


viernes, 15 de febrero de 2019

"La crítica de las herramientas"

Gaurko klasean Ivan Illich-en liburuaren "La crítica de las herramientas" kapitulua irakurri dugu, eta gero, hari buruzko zenbait galdera erantzun izan behar ditugu. Hona hemen galderak:

1. Zer zentzu ematen dio Illich-ek "erraminta" kontzeptuari? Zein da erraminten helburua? Egungo eskola barruko "erraminta" bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua?
Illich-entzat erraminta bat da, helburu baterako diseinatuta edo eginda dagoen edozein gauza. Haien helburua disenatuta edo eginda dauden gauza egiteko xedea bete edo betetzeko prozesuan parte hartu. Egungo eskolan hainbat "erraminta" daude, hala nola, liburuak, arbela, arkatza...

2. Produkzio modu industrialean kontsumitzea dugun "merkantzia" (bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako "merkantzia" hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetetzeko. Hau irudikatzeko, Illich-ek bi balore motaz hitz egiten digu ("...-balorea" vs. "...-balorea"). Sakondu bi kontzeptu hauen inguruan eta saia zaitez hezkuntzari loturiko adibide bat jartzen.
Illich-ek gehiegizko produktibitateaz aritzen da esanez, honek inguru soziala suntsitzen duela, baita
teknologiak ere kalte propia dakartela produkzio industrialetan.
Illich-ek bi balore mota bereizten ditu: erabileraren balorea (gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena) eta aldaketaren balorea (ez da gauzaren propioa edo naturala, baizik eta produkzioaren emaitza. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore desberdinak ekarrekin zer proportizoan aldaten diren adierazten du). (García, 2019)


3. Zein da Illich-en iritzia eskolaren eta ikaskuntzaren artean? Noiz esan dezakegu gizarte bat "eskolatua" (sociedad escolarizada) dagoela?

Illich-ek dio eskolaratutako gizartea alienatua dagoela, hau da, eskolaratutak dauden ikasleak haien buruaren gaineko kontrola galdu dute beste batzuen eskutan geldituz. Horrela ikasleen merkantilizazioa gauzatzen da. Eskola ez dio garrantzirik ematen kanpoaldeko irakaskuntza motei, eskola eta irakaskuntza harreman estua izan arren. Gizarte bat "eskolatua" dago ikasleen merkantilizazioa ematen denean.

4. Illich-en arabera zer da eskola eta zer egiten duena gure gizartearekiko?
Eskolak, gizartearen desberdintasun sozialen eraginez, ikasleen arteko desberdintasunak sustatzen dituzte. Hori ikusten da dauden eskola motetan, adibidez, diruduna den ikasle bat mota guztietako ikasketak eman ahal ditu, pobre batek derrigorrezko soilik eman ahal duen bitartean. Horretaarako, Illich-ek proposatzen duena da soilik eskola publikoa egotea, ikasle guztiak aukera berberak izateko eta nolabaiteko unibertsaltasuna bilatuz.

5. Bizitzaren medikalizazioaren harira, Illich-ek hurrengokoa adierazten du: "En una sociedad colonizada por la medicina, la experiencia del dolor se transforma: se vuelve un problema técnico, carente de significado personal y cultural, un indicador de la necesidad de consumir mercancías y no del sufrimiento como encuentro consciente con lo inevitable". Aurreko baieztapenak kontuan hartuz, nolako lotura bilatu dezakezu hezkuntza arloarekin?
Medikalizazioaren inguruan ere hitz egin zigun Ivan Illich-ek. Honen inguruan esan zuen medikuntza instituzionala arazo larria dela gure gizarterako. Gehiego ekoizten ari gara eta sendagai batzuk kalte gehiego egiten ari dira jendeari. (Jose Víctor García-ren blogetik)


6. Illich-ek hurrengo adierazten du: "Hay un monopolio industrial cada vez que la herramienta industrial priva de la libertad de hacer y atrofia las capacidades innatas de acción, como desplazarse, sanar y aprender. El monopolio industrial afecta a la imaginación del público: expande el supuesto de que la única manera de alcanzar cualquier objetivo es mediante el consumo de bienes y servicios". Egoera honek bultzatzen du "profesio" zehatz bat hedatzera, zein da? Zein da burutzen dutena? Orain zu, maisu/maistra izango zaren heinean, nola kokatzen duzu zure burua horrelako baieztapen bat aurrean?

Gure gizartean expertu asko daude(abokatuak,medikuak, etab) eta hauek egiten dutena guregan behar bat sortzea da. Horrela, beraiek gure "beharra" asetzeko zerbitzu bat eskaintzen digute eta behar hori noiz sentitzeko arauak ezartzen dituzte, haiek nahi duten bezala manipulatuz. Illich-ek dio, gure kabuz egin ditzakegula gauzak eta ez dugula eskolaz eta hainbeste instituzio eta zerbitzuen beharrik izan behar. (Díaz de Mendivil-en blogetik)

jueves, 14 de febrero de 2019

Tomboy

Gaurko klasean pelikula oso interesgarri bat ikusi dugu "Tomboy" deiturikoa. Pelikula honen protagonista Laure izeneko eta mutil sentitzen den neska bat da. Bere familia etxez aldatu da beste hiri batera eta Laure lagun berriak egitean mutila dela esan die, Michael izena hartuz. Pelikula honetan bi eszena goraipatuko nituzke:

- Lehenengo eszenan umeek barneratuak dituzten genero estereotipoak ikusten dira, baita ere askotan haien arabera jokatzen dutela. Lauren (edo Michael) lagunek (mutilak) lehen egunean futbolera jolasten hasten dira, baina berak ez du futbolara jolasten eta beste lagun batekin (neska) haiei begiratzen gelditzen da. Honek aipatzen dio mutilek jolasten uzten ez diotela oso txarra delako futbolean aritzen. Hurrengo egunean Laurek bai aritzen dela futbolera eta aurreko egunean ikusi zituen mutilen hainbat portaera imitatzen hasi zen, hala nola, kamiseta kenduz edo listua lurrerantz botaz.

Eszena honetan ikusi dezakegu umeak oso barneratuak dituztela genero estereotipoak eta haien arabera jokatzen dutela. Adibidez, soilik mutilak joka dezakete futbolera eta neskak soilik haiei ikus dezakete. Beste eszena batean ikusten da nola Lisaren (Laureren laguna, neska) joku bat da makilajea.

- Bigarren eszena izango litzateke Laureren gurasoak egin duenaz konturatzen direnean. Honen aurrean ez dakite oso ondo nola aritu, orduan, bere amak oso haserretuta soineko bat jartzera behartzen du eta haien lagunengana eramaten du. Horrela, bere amak Laure behartzen du gogorki bere generoa onartzeko.

Eszena honetan ikus dezakegu genero estereotipoak ez daudela soilik umeen munduan baizik eta gizarte osoan. Eta pentsaera hori eskolatik edota hezkuntzatik dator. Eskolan da non barneratzen ditugu genero desberdintasun horien estereotipoak eta non haien arabera jokatzen ikasten dugu. Umeek eta gizartea bere osotasunean duen pentsaera modu hori aldatu behar luke eskolatik hasiz, horrela ez soilik ume adinean, baizik eta heldu adinean ere era askotako diskriminazioak ahal den heinean ekiditzeko.


lunes, 11 de febrero de 2019

Esther Ferrer

Gaurko klasean perfonmance bat zer den ikusi dugu Esther Ferrer-en eskutik. Zer da performance bat? Izaera abangoardista duen ikuskizuna, non elementu desberdinen elementuak elkartzen dira, hala nola, musika, dantza, antzerkia eta arte plastikoak. Esther Ferrer-en hainbat adibide ikusi ditugu eta hark performance-ak egiteko hainbat era desberdin ere. Estherrek diona da, ahalik eta elementu gutxiekin performance bat egitea hoberena da, hau zuzena eta argia izan behar baita. Performance bat landu ahal bada denbora, espazioa eta presentziarekin hoberena da. Oso interesgarria iruditu zait edukiak, jakintzak edota informazioa transmititzeko era hau, orain arte ohituta egon garelako bestelako modu batzuei. 

jueves, 7 de febrero de 2019

Ivan Illich

Didaktika Orokorraren lehen klasean power point bat ikusi genuen, non Ivan Illich-en aipamena nabarmentzen da:

Ivan Illich-ek, 1926an Vienan jaiotako pentsalaria zen eta 2002an Alemanian, Bremenen, hil zena. Bere pentsamendua hainbat ideietan oinarritzen zen:

- Kapitalismo industrialak bitartekariak helburuak bihurtzen ditu.

-Eskola mitoen sortzailea da.

-Eskola, aldez aurretik sortutako behar bat bezala, ez du ezagutza ezta berdintasuna sortzen ere.

-Eskoleratze unibertsala eta derrigorrezkoa, ikaskuntza merkantzia batean bihurtzen du, hezkuntza deitutakoa.

Ivan Illich-ek esaldi oso famatu bat du: "school is the adversating agency which makes you believe that you need the society at it is". (Guadilla, 2019)

Nire ustez Illich-ek duen deseskolarizazioaren ideia ez da oso egokia hezkuntza hobetzeko, baizik eta kontrakoa. Egia da gaur egungo eskola negozio batean bihurtu dela, mitoen sortzailea dela edo desberdintasuna sustatzen duela, baina deseskolarizazioa gehiegizkoa iruditzen zait. Horrek ikasi gabeko pertsona gehiago sortuko luke eta horrekin batera analfabetismo maila igoko luke. Horrez gain beste irtenbide mota bilatu beharko genuke. Lehenik eta behin irakaslea hobetu formetu beharko lirateke. Gero askatasun gehiago izan beharko luke materia nahi duen modura emateko. Irakasleak hobe formatuak egon balira aurreiritzirik gabe emango lukete klasea eta ez luke diskriminaziorik egongo irakasleen partetik. Horrela ikasle guztiak berdin tratatuko lituzkete. Gainera, ikasleen arteko diskriminazioa identifikatzeko hobe formatuak egongo lirateke eta diskriminazio hori sustraietatik ekitidu ahalko lezakete.

jueves, 31 de enero de 2019

NOR NAIZ NI?

Aupa! Ni Uzay Ortiz de Murua naiz eta Lehen Hezkuntza Hirueleduneko lehenengo kurtsoko ikaslea naiz.

Blog honetan Didaktika Orokorra ikasgaian zehar egingo ditugun ekintzak eta gai ezberdinak aurkeztuko ditut. Gainera, ekintza eta gai hauek nigan sortaraziko duten esperientziak ere konpartituko ditut hausnarketa eginez.

Blog hau irekita egongo da, horrela, egunerokotasunean ikus dezazuen. Aste guztietan sarrera berriak sartuko ditut, modu horretan gozatzeko gai gehiago aurki baitezakezue. Blog hau, klasekideekin ere partekatutko dut, hainbat ideia amankomunean jartzeko eta egindako hausnarketak aberatsagoak izan dezaten. Informazioa partekatzeko Google Plus aplikazio bat erabiliko dugu.

Behin blogaren eta nire aurkezpen txiki bat eginda, espero dut blogaekin ni bezain beste disfrutatzea!!