Didaktika orokorrean egindako azken proiektua poster bat egitea da. Poster horretan isladatu behar genuen gorputzaren normalizazioa gure gizartean. Proiektu hau egiteko pare bat aste eman dugu klasean posterra egiten.
Gure taldea lau partaidez osatuta dago: Beñat Rodríguez, Eli Pérez, Jokin Totorika eta ni. Hasieran bi ideien artean eztabaidatu genuen. Hasieran genuen ideia zen: gurpildun aulki bat jarri eta pertsona batek horretan lotuta kateekin. Baina pertsonak altxatzen zegoen kateak apurtuz. Horrela, Sunaura Taylor eta Judith Butler.en bideoari nolabaiteko erreferentzia egin nahi genuen, denak berdinak garela adierazteko helburuarekin.
Azkenean, beste ideia aukeratu genuen, non pertsona bat marraztu genuen bere garuna kanpoaldean utziz. Pertsonaren goialdean bi esku handi daude eta haietaz zenbait hari ateratzen dira eta pertsonaren garunarekin konektatzen dira. Hari horiek hitzez eginak daude (genero desberdinasunak, eskola hezkuntza instituzio bakarra, indibidualtasuna...) eta eskuetan ere hainbat hitz daude (eskola, komunikabideak...). Pertsonaren alboan, zuhaitz bat dago eta zuhaitz horretaz zenbait hosto erortzen dira hitzez beteak (genero berdintasuna, askatasuna, irudimena...).Irudikatu nahi duguna da, nolabait gizartearekiko kritika orokor bat da, non Estatuak nahi dituen ideak eta baloreak barneratzen ditugu inkonszienteki. Gehien ikusten den instituzioan eskolan da, non ikasleak hainbat ideia barneratzen dituzte edukien bidez baita kurrikulum ezkutuaren bidez. Gainera, barneratutako ideia horiek aztarna uzten dute eta heldu adinean ere adierazten dira, sortzen horrela gizarte desorekatu bat.
Alboko zuhaitzarekin irudikatu nahi duguna da nolabaiteko eskola perfektua, Illich-en zenbait ideia jarraituz. Ez gara deseskolarizatzearen muturrera iristen, baina ez dugu ikusten eskola hezkuntza baliabide bakarra bezala. Gainera, gure ustez, hostoetan agertzen diren hitzak eskolan beharrezkoak diren edo landu behar diren zenbait ideia dira. Horrela, ikaslearen garapen handiago bat lortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario